Bat egin 4.0. Industriaren trantsizioarekin eta Bizkaia Open Future_ programan parte har ezazu.

Transformazio digitala, kontzeptutik errealitatera

Nola moldatzen ari dira sektoreetako erreferente diren enpresak transformazio digitalera? Ezagutu digitalizazio prozesuetan murgilduta dauden konpainia industrialen esperientziak, apirilaren 27an, Crowdworking Ilgner-en.

Bizkaia Open Future_, 4.0. Industria bateranzko iragatea

Zer da Bizkaia Open Future?

Bizkaiko Lurralde Historikoaren sektore industriala bultzatzeko helburuaz Bizkaiko Foru Aldundiak eta Telefónicak sustatutako programa da. Industriaren digitalizazioa eragingo duten teknologia berrien testuinguruan burutuko da Bizkaia Open Future_ programa.

Nori dago zuzenduta?

Startupak

Sorkuntza berriko enpresen ekosistema lokala garatzeko helburuaz sortzen da Bizkaia Open Future_. Ekosistema ekintzaile honek industriaren digitalizazioan oinarritutako modeloa lantzea izango luke helburu.

ETEak

4.0. Industriak ETEen negozioetan duen eragina azaltzeko helburuaz, hainbat aktibitate burutuko dira Crowdworking espazioan eta Telefónica Open Future_ plataforman.

Enpresa erreferenteak

Ezinbesteko eginkizuna dute: 4.o Industriaren trantsizioa eta ehun laguntzailearen artikulazioa lideratzea. Enpresa erreferente hauek erronkak botako dizkiete startupei ete ETE industrialei.

Talentu ekintzailea

Gaur egun zein etorkizunean, industriaren digitalizazioa aukera handia da pertsona ekintzaileentzat. Hori dela eta, 4.0. Industriarekin erlazionatutako trebakuntza eta sentsibilizazio tailer zein aktibitateak burutuko dira programan.